Hileroko Eskaintza
#elikaduraburujabetza




Herrian bertan ekoizten diren produktuek dute lehentasuna hilero egiten ditugun eskaintzetan. Leitzako baserrietan eta baratzetan lantzen diren jakiak gure etxeetara zuzenean iristeko modu bat da hau. LeitzEKO Kontsumo Taldeak tokian tokiko elikagaiak ekoiztu, banatu eta kontsumitzearen aldeko apustua egiten du hileroko eskaintzekin.
Herrian egiten ez diren produktuak ere eskaintzen dira (arroza, dilistak, pasta, laranjak…), beti ere kalitatea, natura eta ekoizlearen duintasuna errespetatuz, ekoizpen lekua ahalik eta gertuen egotea kontuan hartuta.
Jarraituko dugu kontsumo ohiturak aldatzen eta Elikadura Burujabetzan urratsak ematen.