LeitzEKO kontsumo taldean ekonomia solidarioagoa, kontzienteagoa eta osasuntsuagoa bultzatzeko lanean ari gara.

Jan, erosi eta kontsumitzen ditugun produktuei eta zerbitzuei garrantzia ematen diogu, izan ere, gure kontsumo era eta ohiturek ondorioak eragiten dituzte bai jendartean, bai ingurumenean. Kontsumo arduratsuagoa sustatu nahi dugu leitzarren artean, uste dugulako kontsumitu daitekeela era osasuntsu eta justuan ondarea errespetatuz.

Gogoeta egin nahi dugu bizitzeko beharrak zein diren eta behar horiek nola aseko ditugun erabakitzeko. Guk izan nahi dugulako geure bizitzen jabe, eta ez hartu bakarrik eta itsu-itsuan egungo ekonomia sistemak eskaintzen diguna.

Burujabe izan nahi dugu bizitzaren alderdi guztietan.

Talde irekia eta anitza gara. Gauzak adostuz egiten dugu lana, asanbladetan erabakiak hartuz, eta bakoitzak ahal duenetik emanez, beti ere argi izanda nahi dugulako egiten dugula egiten duguna. Horregatik, ateak irekita daude.

Ongi etorriak izango dira edonoren ekarpen, hausnarketa eta lanerako gogoak. Edonork gurekin harremanetan jarri nahiko balu info(a)leitzekokt(.)eus helbidera idatzi edo gure bileretara gerturatu, astelehenetan, 19:00tan, Atekabeltz Herrigunean.

  • Elikadura eta energia burujabetzan urratsak ematen hastea
  • Tokiko garapena eta tokian tokiko produktu eta ekoizpenak bultzatzea
  • Ingurumenarekin eta jendartearekin justuagoa izango den kontsumo eredua bultzatzea
  • Hausnarketa taldea
  • Bertan ekoiztutako produktu ekologikoen asteroko saskia.
  • Energia burujabetza lantzeko tailerrak, neurgailua.
  • Bertako produktuen azoka.
  • Jardunaldi eta tailerrak.
  • Garraio antolaketa alternatiborako bilaketa.
  • Errigora-ren kanpainak.
  • Hilabeteroko produktuen eskaintza.