- Bertan ekoiztutako produktu ekologikoen saskia hartzeko aukera izan dezazun astero.
- Bertako zein inguruko produktuen eskaintzaz goza dezazun hilero.
- Leitzeko produktuen azoka antolatzen eta martxan jartzen lagundu dezazun urtero.
- Jardunaldiak, hitzaldiak eta tailerrak antolatzen esku hartu eta bertan parte aktiboa har dezazun.
- Elikadura eta energia burujabetzan urratsak eman ditzazun gurekin batera, tokiko garapena eta kontsumo eredu justuagoa sustatuz.
- Proiektu eta asmo horiek aurrera ateratzen zuk ere lan egin dezazun bileretan eta lan-talde ezberdinetan esku hartuta.
- Hileroko BOLETINA irakurri dezazun gure webgunean, eta informazioa jaso bidenabar hura osatzeko ekarpenak egin.
- Errigora proiektuari bultzada eman eta eskaintzak eskuratu ditzazun.