Transgenikoei buruzko mintzaldia Leitzan

 

 

LeitzEKO Kontsumo Taldeak, Torrea elkartearen laguntzarekin, transgenikoei buruzko hitzaldia antolatu du apirilaren 11erako. Hitzordua arratsaldeko 7etan izanen da, Torrea tabernan. Jose Ramon Olarieta Alberdi ariko da sakon gai horretaz. Nekazaritza ingenieritzan doktorea da bera, Lleidako unibertsitateko irakaslea eta Transgénicos, ¿de verdad son seguros y necesarios?  liburuaren egilea ere bai.

Ekitaldi hau kokatzen da LeitzEKOk kontsumo arduratsuagoa eta jasangarriagoa sustatzeko helburuarekin aurtengo urterako osatu duen egitarauaren barnean.

Hitzaldiaren ondoren bertako elikagaiez egindako pintxoak dastatzeko aukera ere izanen da.


Elkarbanatu