Leitzeko eta Aresoko produktuen azoka, 2019.

 

 

 

Azken lau urtetako arrakastaren ondoren, aurten ere bertako produktuen azoka antolatu du LeitzEKO Kontsumo Taldeak Leitzako eta Aresoko Udalek lagunduta. Azaroaren 17an izanen da azoka, bosgarrena hain zuzen ere. Beti bezala, eguraldiak aginduko digu non antolatu: plazan edo frontonen. Bietan ere badugu esperientzia, eta esan dezakegu parte hartzea izugarria izan izandu dela urtero, bai ekoizleen aldetik, bai ikusleen edo erosleen aldetik, eta zer esanik ez, laguntzera etorri diren herritar guztien aldetik ere.

Aurreko  urteetan bezala, Aresoko hainbat baserritar eta ekoizle ere etorriko dira azokara beren produktuak eskaintzera. Izanen da, beraz, non aukeratua. Aurten, gainera, badugu berrikuntzarik,  sagardoa eginen baita bertan Leitzako Sagardoaren adiskieen eskutik.

Azoka hau bertako baserritarren eta ekoizleen lana ikustarazteko eta herritarrak bertako produktuak kontsumitzera animatzeko egiten dugu. Beraz, leitzarrak , aresoarrak eta baita inguruko herrietakoak ere konbidatuta zaudete azoka-egun honetara.

 


Elkarbanatu