Jakoba Errekondorekin kontsultategia

 

Ekainaren 20an larunbateko feriarekin batera Jakoba Errekondoren kontsultategia antolatu genuen karrapen. Aurten laugarrenez etorri zaigu Jakoba, eta azkeneko bi alditan  jendearekin elkar trukea baratzeetan barrena ibili bidenabarrean egin bazen ere, oraingoan eredua aldatu eta azoka eguna aprobetxatuta, karrapen egin genuen jardunaldia.  Jendeak aldez aurretik LeitzEKO Kotsumo Taldera bidalitako galderei edota bertan egindakoei lasai erantzuteko bidea izan zuen Jakobak, baita kezkak eta jendearen ekarpenak partekatzeko ere.

Giro aparta, galdera-erantzun interesgarriak, bertako produktuen azoka ondoan…, goiz  pasa bikaina igaro genuena. Heldu den urteko bisitaldirako prest…


Elkarbanatu