Baserritik etxera. Zuzeneko salmentarako esku-orria.

 

Leitzeko eta Aresoko zenbait ekoizleren zerrenda da honakoa. Haien izen-abizenak zein baserri edo etxeen izenak eta telefono zenbakiak azaltzen dira bertan, zuzenean kontaktoa egin eta produktuak erosi ahal izateko. Urte osorako eginten duten eskaintza da; beraz, noiznahi eta zernahi erosteko aukera badago, aldez aurretik jakinik, bertako produktua dela, kalitatekoa, eta bidenabar, zuzeneko salmenta bultzatzen ari garela, herriko ekoizle ttikiak babestuz eta baserritarra eta lehen sektorean aritzen direnen bizimodua duinduz.


Elkarbanatu