Baserritik etxera!: Eraldatuz

Kaixo!
Baserritik Etxeraren formatu berriarekin gatoz. Maiatza osorako eskaintza osatu dugu.
Bertako kalitatezko elikagaiak eskuratzeko, jarri telefono bidez zuzenean baserritarrekin harremanetan eta banaketa, larunbatero egingo da Karrapen, 10:30etatik 12:30etara, horretarako, segurtasun neurri zorrotzak betez.
Maiatzaren 9an burutuko da lehen banaketa, eta zenbait elikagai unean bertan ere erosi ahalko dira.
Orain arte bezala, auzolanean, jarrai dezagun baserriak, tokikoa eta ingurumena babesten.
Baserritik Etxera! 


Elkarbanatu