Baserritik etxera! ekimena: lehenengo banaketa saioa

Gaur ostirala, apirilak 3, Baserritik Etxera! ekimenaren baitan, Leitzaldeko baserritarren elikagaien banaketa egin da Leitzako frontoian. Jarraian, Herritarren Laguntza Sareko kideek etxeetara bideratu dituzte elikagai hauek, baserritarren eta herritarren arteko zubiari zutik eutsiz. Lehenengo banaketa arrakastatsua izan da, baserritarren ilusio eta ekimenari, herritarren erantzun zabalak jarraitu diolarik. Beste urrats praktiko bat elikadura burujabetzaren eta jasangarritasunaren norabidean!
Hurrengo astean urrats gehiago ... 


Elkarbanatu