Baserritik etxera! Azkeneko saioa.

 

 Ikaragarria! Baserritik Etxera dinamikaren laugarren eta azkeneko eskaintza burutu berri dugun honetan ere, 58 etxetara iritsi gara Leitzako eta Aresoko baserritarren kalitatezko elikagaiekin. Lau aste hauetan, guztira 211 saski osatu dira, 1277 kg elikagai banatuz, bertatik bertara, tokikoa indartuz eta ingurumenarekin jasangarritasunean.
Arrakasta ikusirik, momentuko formatua eraldatu eta dinamika berria abiatuko da datorren astetik aurrera. Adi beraz, astelehen goizean, apirilaren 27an alegia, zabalduko baita sare sozialetan eta Karrape irratian!
Azkenik, LeitzEKO Kontsumo Taldearen eta Udalaren  eskerrik sentituenak jaso ditzazuela baserritarrok, banaketan aritutako Laguntza Sareko bolondresok, eta nola ez, zuk, leitzar edo aisoar,  bide honetan denok baikara ezinbesteko.
Atzo, gaur, bihar eta etzi ...
Baserritik etxera! 


Elkarbanatu