Baserritik etxera

 

Covid19-a dela eta, indarrean den konfinamendu egoerak tokiko produktuak salerostea nabarmen zaildu du. Ez baita ahaztu behar, baserritar txikien ekoizpenarentzako irtenbide nagusia salmenta zuzena izan ohi dela.
Krisialdi honi erantzuteko Leitzaldeko hainbat baserritarren, LeitzEKO Kontsumo taldearen, Leitzako Laguntza Sarearen eta Leitzako Udalaren ekimenez, bertako elikagaiak herritarron esku jarri nahi ditugu, horretarako, salerosketa segurtasun protokolo zorrotz bat jarraituz eginen dugularik. 
Egoera honek irauten duen bitartean elikagai hauek eskuratzeko, astelehenetik asteazkenera bitarte (9:00tatik 18:00tara) egin beharko da eskaera 617 38 59 33 telefonora deituz edota mezu bat idatziz, eta ostiraletan egingo da banaketa, eskatutako produktuak zuen etxera modu seguruan bertaratuz.
Baserritik etxera!

Elkarbanatu